Bi hauetako erreakzio bat produzitzen denean (fisioa ala fusioa) atomoek masaren galera bat esperimentatzen dute. Galtzen den masa honek, energia kantitate handia sortzen du.
0 Comentarios
1 - Erreaktore nuklearra 2 - Lurrun generagailua 3 - Lurrun turbina 4 - Alternadorea 5 - Transformagailua 6 - Sare elektrikoa 7 - Kondentsadorea 8 - Bonba 9 - Edukiera eraikina 10 - Erregai nuklearra 11 - Errefrigerazio dorrea NOLA FUNTZIONATZEN DUTE PLANTA NUKLEARREK?Zenbait elementuren nukleoak ezegonkorrak dira, eta energia galtzen dute, hots, partikulak edo uhin elektromagnetikoak igortzen dituzte. Prozesu fisiko horri desintegrazio erradioaktibo edo erradioaktibitate deitzen zaio. Atomoa aztertzean, bi zati bereiz daitezke: elektroiak eta nukleoa. Nukleoa bera neutroiz eta protoiz osatuta dago, eta bi oinarrizko partikula horien kopurua orekaturik ala desorekaturik egon daiteke. Neutroien eta protoien kopurua orekaturik badago, nukleoa egonkorra da, eta beti irauten du modu berean, hots, egitura berarekin. Nukleoa egonkorra da. Neutroien eta protoien kopurua desorekaturik egonez gero, ordea, nukleoa ezegonkorra da. Nukleoak egitura ezegonkorra duenean, energia txikiagoko beste egitura batera jotzeko joera du, eta, trantsizio horretan, metatutako energia askatu egiten du, eta partikulak edo uhinak igortzen ditu. Desintegrazio erradioaktibo baten ondorioz sortzen diren elementuak, era berean, erradioaktibo izan daitezke, eta, hala, denborarekin berriro ere desintegratu egiten dira. Modu horretan, desintegrazio-kateak sortzen dira. Sortutako elementua egonkorra denean, kate erradioaktiboak bukatu egiten dira. Zenbait nukleo erradioaktibok desintegrazio-bide bat baino gehiago izan ditzakete, eta, ondorioz, desintegratzeko modu bat baino gehiago daukate.
Txernobylgo hondamendia Ukrainako Txernobyl hirian gertatu zen 1986ko apirilaren 26an. Historiako istripu nuklearrik larriena izan zen, Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalan 7. mailan kokatzen da (denetan handiena).
Askatu zen material erradioaktibo kantitateak (1945ean Hiroshiman jaurtitako bonba atomikoak askatutakoa baino 500 bat aldiz gehiago izan zela uste da) ofizialki 31 lagun hil zituen zuzenean, eta Sobietar Batasuneko gobernua beste 135.000 inguru hartatik ateratzera behartu zuen. Europako iparraldeko eta erdialdeko hainbat herrialdetan erradioaktibitatea detektatu zenean, nazioarteko alarma sortu zen. Ondorio ekonomikoez gain, hondamendiak epe luzera osasun publikoan izan dezakeen eragina ere ikertu izan da. Atera dituzten ondorioak eztabaidagai badira ere, guztiak bat datoz honetan: kutsadura jasan duten milaka eta milaka lagunek, beren bizitzako uneren batean pairatu dituzte edo pairatuko dituzte horren ondorioak osasunean.
DOKUMENTAL INTERESGARRI BAT |