Alegiak, normalean, animaliak protagonistak diren testu-literarioak dira. Ikaskizun moral bat izaten dute beti. Honegatik, gogoetarako bidea ematen dute. Prosan edo bertsoan egin daitezke. MUNDUKO ALEGIAGILE FAMATUAK
EUSKALDUN ALEGIAGILEAK
EGITURAAlegiek egitura erraza dute. Hizkerak ere ez du zailtasunik agertzen. Horregatik, alegiak, hizkuntzak itzultzen ikasteko erabiliak izan dira. HELBURUAIkastea eta plazer ematea dira, alegien helburu nagusia, hau da, entretenitzea eta gogoeta bultzatzea. ARBASOAKAlegiek ondare aberatsak laga dizkigute. Honekin batera, jakin dezakegu antzinako Euskaldunek ezagutza handia zutela. Nahiz, naturaz eta animalien izaeraz, nahiz gizakiaren barne senaz. EGITURA BEREZIAKAlegietan agertzen dira egitura hauek:
ESOPOREN ALEGIAKAlegiak ahoz kontatuak izan dira jatorriz. Lehen alegia idatziak, Grezian eta Erroman k.a. 500. urte inguruan agertu ziren. Garai hortako ipuin gisan eman ziren alegien egileak ezagunenak, baina beraien lanak, ondo jakinak. Horietako bat zen Esopo. Bizenta Mogelek Esoporen 50 alegia Euskaratu zituen. Alegiak Euskaraz kontatu daitezkeela adierazi nahi zuen. Esopo k.a. VI. mendeko ipuinlari Grekoa izan zen. Bere alegiak, V. mendearen ondoren egin ziren ezagunak. Animali gizatiartuak ziren protagonistak. Pasadizo moral edo satirikoak agertzen ziren. BIZENTA MOGELEuskaraz idatzi zuen lehen emakumea izan zen. 1804an publikatu zuen "Ipui Onac" alegia-librurua. Honekin Euskal literatura guztiz aberastu zen. Azkoitian jaio zen 1782an. Juan Antonio apaiz idazleak, latina irakatsi zion eta idaztera animatu zuen. IPUI ONACBizenta Mogelen alegia-liburua da. Emakume batek Euskaraz idatzi zuen lehen liburua. Esoporen 50 alegien itzulpenak eta liburuaren amaieran osabaren beste zortzi alegia jaso zituen. Horretaz gain, beste testu batzuk ere bildu zituen.
0 Comentarios
|