1.1Atentatua gertatu berri zen. Abel lurrean zen odolusten niri begira. Hiltzen ikusi nuen bakarra izan nintzen. Paralizatuta, ez nekien nola erreakzionatu. Ez nekien zer egin. Atzera egin nuen. Arrasto gorriak bere bidea egiten segitu zuen, bizi eta lorontziaren azpiko hauts trinkotua gizentzen hasi zen. Jendea hurbiltzen hasi zen, nik geldirik jarraitzen nuen, jendea larriturik, ertzainak etorri ziren. Jendea apartatzen hasten dira eta ni ala ere geldirik. Joateo eskatua izan nintzenean joan nintzen. 1.2Etxera iritsi berria nintzen, askotan bezala, berandu. Amak azalpenak eskatu zizkidan. Dena kontatu nion eta dutxa bero bat hartzeko esan zidan, baina nik ez nuen gogorik. Ama kontsolatzen saiatzen da. -Gaixoa -xuxurlatzen du amak, eta hasperen egiten-: Eskerrak...! Isildu egiten da eta esku-keinu bat egiten du airean, esatera zihoanak beldurtu egin balu bezala. Ukalondotik heldu eta begira-begira gelditzen zait. Daradara pixka bat egiten dio ahotsak: -Hasieran zera pentsatu dut.. Zu... Badakizu zertaz ari naizen. Amak ez daki oso ondo kontsolatzen. Aita noiz iritsiko zain dago eta amak galako soineko bat probatzeko esaktzen dit. Nik ainbetse nahi nuen soinekoa zen! Momentu batez, gertatutakoa ahazteko balio izan zidan. 1.3Egun guztia pianoarekin pasatzen nuen, nire bizia zela esan daiteke. Ez nuen denbora ez ezertarako ez inorentzako. Nire mutilarekin nagoenean ere, pianoari lotuta eskuak. -Ezin dugu bikote normal bat osatu? -Ezpainak dardarka zituen -Zure karrera eta zure karrera! Ez duzu besterik buruan! Ni eta nire karreraren arteko erlazioari buruz mespretxu horregatik ni asko haserretu nintzen eta hortxe bukatu zen zorion perfektua. 10 hilabete iraun zuen. 1.4Aita eta ni prentsaren bulegoetara goaz argazkiagatik azalpenak eskatzera. Zuzendariaren bulegora sartu ginen, edateko zerbait eskaini zigun. Guk ezetz eta berehala gaiari buruz hitz egiten hasten gara. Zuzendariak bere burua eta prentsa defendatzen zuen. -Hori zure iritzia da, eta ez naiz zitalkeria den ala ez eztabaidatzen hasiko. Baina informatzeko eskubidea interes partikularrak zaintzea, jakina, ez gara harrizkoak, baina ez interes partikularrak orokorraren aurretik jartzeraino. Barkamenik eskatu gabe eta akordio batera iritsi gabe, alde egin genuen, ez baitzuten intentziorik ezer zuzentzeko eta esan zigunez, tribunaletara joko bagenu, dirua galdu besterik ez genuela egingo esan zigun. Legea bereien alde baidago. 1.5Musika eskolara abiatu nintzen. Atentatua gertatu zen tokitik joatea erabaki nuen. Ez zan ezer ageri. Ez zen ezer ageri. Ez zuen, aurreko egunean bertan, atentatu bat gertatu zenik. Musika eskorala iritsi, eta pianoarekin jartzen naiz
-Azkenean! Mekanizatu duzula ematen du. Bide onetik zoaz. Datozen egunetan zazpigarren eszena mekanizatu behar duzu. Badakizu nola izena duen? -esaten dit, partituraren orria pasatzenduelarik, eta irribarrez-: Grand événement. Eta halaxe izan da, hain zuen, zure gaurko saioa niretzat. Sorpresa ederra eman didazu. Pozik nago. Ez, oso pozik. Behingoz kontrolatzen dut pieza. Akatsik gabe burutu nuen. Horrekin, jada geratzen zen eguna eginda nuen. Etxera bidean Abelen hileta zegoela konturatu nintzen, eta bertan geratu nintzen.
0 Comentarios
|